Zinemaren historia
Zinemaren historiak XIX. mendearen azken urteetan sortu zen arte mota horren bilakaeraren berri ematen du, filmen ekoizpenean gauzatua. Hasiera batean dibertimendu soila izan zena, XX. eta XXI. mendeetan gizakiak komunikatzeko eta aisialdirako baliabide bihurtu du, industria ondo garatua izateaz bestera.
Lumière anaiak bi izan ziren: Auguste Marie Louis Lumière
eta Louis Jean Lumière. Zinematografia asmatu zuten ikertzaileak dira.
Argazkigintzarako gaien industriako aitzindariak izan ziren eta zinemarako lehen kamera berezia asmatu zuten. 1895eko martxoaren 22an Parisen aurkeztu zuten munduan egin den lehen filma: La Sortie de l'usine Lumière à Lyon («Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen»). Lehenengo emanaldi publikoa abenduaren 28an egin zuten, Salon Indien du Grand Café aretoan (Paris), sarrera kobratuta. Lehenengo emanaldi hau 10 film laburrek osatzen zuten. Film labur haietako bat zen La Sortie de l'usine Lumière à Lyon, Lumière anaien lehendabiziko lana. Film bakoitzak 46 segundo inguru irauten zuen.
Zinematografoa
edo argazkia zine bilakatu zenean
"Asmakizun honek ez duetorkizunik. Izan ere, nor egon daiteke egunero kalean ikus ditzakeen irudiak pantaila batean ikustearren ordaintzeko prest?" Horrela pentsatzen zuten Lumière anaiek 1895eko martxoaren 22an Parisko Industria Biziberritzeko Elkartean emandako hitzaldian zinematografoa aurkeztu zutenean. Eguneroko bizitzako irudiz osatutako lau filme labur aurkeztu zituzten, eta beraien zinematografoa hainbat asmakizunen artean beste bat baino ez zen izan.

No hay comentarios:
Publicar un comentario