2013-05-02

ZINEMAREN HISTORIA Unai Ansó

 Zinema edo zinematografia proiektore baten bidez fotograma (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa sortzeko) pantaila baten kontra pasatzeko teknika da.
Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX.mendearen hasieran Lumiére anaiek asmatu zutenetik.Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.




Lumière anaiak bi izan ziren: Auguste Marie Louis Lumière ( Besançon,Frantzia 1862ko urriaren 19a-Lyon, Frantzia,1954ko apirilaren 10a ) eta Louis Jean Lumière (Besançon, Frantzia,1864ko urriaren 5a -Bandol, Frantzia, 1948ko ekainaren 6a). Zinematografia asmatu zuten ikertzaileak dira.Frantzia Argazkigintzarako gaien industriako aitzindariak izan ziren eta zinemarako lehen kamera berezia asmatu zuten. 1895eko Martxoaren 28an Parisen aurkeztu zuten munduan egin den lehen filma: La Sortie de l'usine Lumière à Lyon («Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen»). Lehenengo emanaldi publikoa Abenduaren 28an egin zuten, Salon Indien du Grand Café aretoan (Paris), sarrera kobratuta. Lehenengo emanaldi hau 10 film laburrek osatzen zuten. Film labur haietako bat zen La Sortie de l'usine Lumière à Lyon, Lumière anaien lehendabiziko lana. Film bakoitzak 46 segundo inguru irauten zuen. 

Zinematografoari esker zinema errazago egin ahal zen,asmakizun oso on bat,zeren lan asko aurrezten ziren eta obeago ikusten ziren pelikulak


No hay comentarios:

Publicar un comentario