2013-04-30

PLASTIKA
(Ibai Andia)


Zinemaren historiak XIX. mendearen azken urteetan sortu zen arte mota horren bilakaeraren berri ematen du, filmen ekoizpenean gauzatua. Hasiera batean dibertimendu soila izan zena, XX. eta XXI. mendeetan gizakiak komunikatzeko eta aisialdirako baliabide bihurtu du, industria ondo garatua izateaz bestera.

Lumier Anaiak Argazkigintzarako gaien industriako aitzindariak izan ziren eta zinemarako lehen kamera berezia asmatu zuten. 1895eko Martxoaren 22an Parisen aurkeztu zuten munduan egin den lehen filma: La Sortie de l'usine Lumière à Lyon («Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen»). Lehenengo emanaldi publikoa Abenduaren 28an egin zuten, Salon Indien du Grand Café aretoan (Paris), sarrera kobratuta. Lehenengo emanaldi hau 10 film laburrek osatzen zuten. Film labur haietako bat zen La Sortie de l'usine Lumière à Lyon, Lumière anaien lehendabiziko lana. Film bakoitzak 46 segundo inguru irauten zuen.

Zinema edo zinematografia proiektore baten bidez fotograma multzo bat (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa sortzeko) pantaila baten kontra pasatzeko teknika da.
Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX. mendearen hasieran Lumiere anaiek asmatu zutenetik,. Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.

No hay comentarios:

Publicar un comentario