PLASTIKA
(Ibai Andia)
Zinemaren historiak XIX.
mendearen azken urteetan sortu zen arte mota horren bilakaeraren berri ematen du, filmen
ekoizpenean gauzatua. Hasiera batean dibertimendu soila izan zena,
XX. eta XXI. mendeetan gizakiak komunikatzeko eta aisialdirako
baliabide bihurtu du, industria ondo garatua izateaz bestera.
Lumier Anaiak Argazkigintzarako gaien
industriako aitzindariak izan ziren eta zinemarako lehen kamera
berezia asmatu zuten. 1895eko Martxoaren 22an Parisen
aurkeztu zuten munduan egin den lehen filma: La Sortie de l'usine
Lumière à Lyon («Langileak Lyongo Lumière lantokitik
ateratzen»). Lehenengo emanaldi publikoa Abenduaren 28an egin zuten, Salon Indien du Grand Café aretoan (Paris),
sarrera kobratuta. Lehenengo emanaldi hau 10 film laburrek osatzen
zuten. Film labur haietako bat zen La Sortie de l'usine Lumière à
Lyon, Lumière anaien lehendabiziko lana. Film bakoitzak 46
segundo inguru irauten zuen.
Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX. mendearen hasieran Lumiere anaiek asmatu zutenetik,. Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.