Marvel Comics AEBetako komiki-liburuen argitaletxe handia da, 1939an "Timely Comics" izenarekin New Yorken sortua eta zientzia-fikzio arloan espezializaturik.
Marvelek pertsonaia oso ezagunen abenturak argitaratu izan ditu, tartean Spiderman, Hulk, Captain America, Lau Izugarriak, X-Men edo Ghost Rider. Gehienak irudimenezko mundu edo unibertso bateko biztanleak dira, "Marvel Universe" izenekoa.
Gaur egun enpresa handia eta arrakastatsua da, munduan zehar ezaguna, urtero milioika dolar egiten duena. Euren ekoizpenek paperetik telebista eta zinemarako jauzia aspaldian egin zuten gainera.
