2012-10-17

Plastika proiektua Jose de Ribera

                   "Marsias eta Apolo" José de Ribera (1637)



José de Ribera y Cucó edo “El Españoleto” 1591ko urtarrilaren 12an Xativan (Valentzia)  jaiotako margolari famatu bat izan zen. Espainiar Barrokoaren barnean “Eskola Beltzaren” (tenebrismo) adierazle garrantzitsuena izan zen. 1609an, Ribera, Italiara joan zen eta 20 urte soilik zituelarik Parmako zentro artistiko prestigiotsuaren enkargu bat jaso zuen. Garai honetan Italian bizi izanak Caravaggioren estiloa barneratzea beharrezkoa zuen, momentu hartan goreneko unean bait zegoen. Era berean, flamenkoaren eragina nabarmentzen da bere artelanetan. Ezkondu eta gero, Osunako Dukearen enkargu bat jasotzen du, bere enkargurik garrantzitsua orain arte, “Calvario” koadroa eginez. Beranduago, Ribera Gorteko margolaria bihurtzen da enkargu garrantzitsu asko hartuz. Momentu horretan azpimarratu beharko diren artelanak sortzen ditu: Jeronimo Saindua, Iglesia della Trinità delle Monache-ko aingerua eta Andres Sainduaren martirioa. Lehen aipatu dudan bezala Caravaggioren eragin naturalista ageri dira koadro hauetan. 1633an Monterrey-ko Kondeak beste enkargu garrantzitsu bat proposatuko dio lan hoentan autorearen ahalmen piktorikoak eboluzionatuz, garai honetan Inmaculada Concepción artelana azpimarratu behar dugu. Lan honetan hasieran aipatu ez dugun Carracci autorearen eragina nabaritzen da, Riberaren estiloa aldatuz. Hemendik aurrera Veneziako eskolaren koloretasuna eta argitasun lausoak ezaugarri bezala izango ditu. 1652an, Napolesen hil egingo da zor handi bat utziz.
koadroaren historia hau da: Marsias eta apolo erronka bat propusatu zion ea nor jotzen zuen hobeto txirula eta Marsias galdu zuen orduan koadroan ikusten denez    Apoloa Marsiari azala kentzen agertzen da, eta atzean dauden Marsiaren laguna agertzen dira . Mina batez ere adierazi nahi du 
Oleo lienzo gainean dago egina. Koadroaren tamaina 182x232 cm.1637 urtean egina dago.Arkeologiko museoan dago kokatua(Napolesen) 







http://www.elecodelasierra.com/wp-content/uploads/2008/10/mujer_barbuda.jpg


Gustokoak ditudan obrak hauek dira.Pertsonaiak arraroak direlakoz eta batez ere emakume bizarduna gehien gustatu zaidana dahala ere Sileno ere gustatzen zait pertsonaia biluzik dagoelako eta farregarria iruditu zaidalako

No hay comentarios:

Publicar un comentario